"Tipi-tapa, tipi-tapa korrika!" oihu artean, 09:45ean iritsi da Korrika Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera. BERRIAko langileen izenean Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetariak hartu du lekukoa, erredakzioko langilerik gazteenak. 30 langiletik gora elkartu dira lasterka egiteko. Batzuk arnasestuka, beste batzuk lasaiago, baina giro ederrean denak.
Kultur parkean sartu-irtena egin ondoren, bere bidean aurrera jarraitu du Korrikak.
Korrika Martin Ugalde parkean @berria#korrika2015#KorrikaZuzeneanpic.twitter.com/6u4tvMqfYQ
— Nagore Rodriguez (@nagorera) March 21, 2015