Gasteizen eta Bilbon egin bezala, gaur Andoainen egin dute batzarra Gipuzkoako BERRIAlagunek, Martin Ugalde kultur parkean. Iaz paperean nahiz webgunean izandako aldaketen gainean aritu dira solasean, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren eskutik.
Horrez gain, BERRIAlagunez, komunitatea sendotzeko urratsez eta erronkez ere hitz egin dute; Joan Mari Larrarte marketin eta publizitate arduradunak eman die xehetasunen berri.
Harpidedunek urteotan emandako babesaz gain, BERRIAlagunak sostengu garrantzitsua bilakatu da BERRIA Taldearentzat. Sostengua ez da ekonomikoa bakarrik. BERRIAren komunitatearentzat funtsezkoa da BERRIAlagunen iritziak eta ekarpenak jasotzea. Komunitatea trinkotzea da batzarren helburua.