Bertako Igogailuak enpresak BERRIAren hogei harpidetza zozkatuko ditu
ARRASATE. Bertako Igogailuak enpresak BERRIAren hogei harpidetza zozkatuko ditu bere bezeroen artean. Egunkariarekin hitzarmen bat egin du «euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko». Zozketa azaroaren 24an egingo dute, eta irabazleen izenak hurrengo egunean azalduko dira BERRIAn eta Bertako-ren Facebookean. Enpresa horrek eginiko ahalegina eskertu du egunkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu