38. Bertso Eguna ospatuko dute gaur Donostian. Hain zuzen, hasiak dira, eguerdian Parte Zaharrean, "bertso giroa herritarrei zabaltzeko asmoz", Hamaika Bertutekoek saioa egin dutelako (argazkian). 18:00etatik aurrrea, Kursaalen, saio nagusia izango da, Aho zabalik izenekoa. Pixka bat lehenago, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina bertsotan ariko dira 17:15ean, Kursaaleko atarian.
Gero, bat-bateko saioan honako bertsolariek parte hartuko dute: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Sebastian Lizaso, Xabier paia, Xabier Silveira eta Jon Maiak. Bestalde, Gu ta gutarrak bertso musikatuen ikuskizunaren estreinaldia txertatuko dute, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabalaren eskutik. Ander Lipusen laguntza izan dute ikuskizuna antolatzeko, eta Aitor Agirianok eta Txan magoak ere parte hartuko dute.
Bertsolaritza
Bertso Eguna gaur Donostian
Eguerdian Parte Zaharrean Hamaika Bertutekoek saioa egin dute. 18:00etatik aurrrea, Kursaalen, saio nagusia izango da, 'Aho zabalik' izenekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu