Datuak

Beste 1.118 COVID-19 kasu atzeman dira Hegoaldean

Osakidetzak eta Osasunbideak 60 lagun erietxeratu dituzte gaitzagatik.

COVID-19a atzemateko baheketa bat Durangon, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abuztuaren 7a
15:40
Entzun

Ia hilabete joan da egun bakarrean Hego Euskal Herrian zenbatutako kutsatu kopurua azkenekoz mila kasuren langatik behitikoa izan zenetik. Transmisioari buruzko aldagai guztiek bistan utzi dutenez, birusa hanpatua da ordutik. Oldarraldia uztailaren laugarren astean izan zen nabarmenen, eguneko kasuak 2.000 baino gehiago izan baitziren. Geroztik, kopuruak ez dira hain puztuak, baina, edonola ere, kutsatuei buruzko datuak aski beltzak dira oraindik. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 1.118 kasu detektatu zituzten atzo Hegoaldean, 9.894 diagnostiko proba eginda. Hau da, testen %11,3k eman dute positibo ostiralean.

Lurraldez lurralde, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Bizkaian 520 positibo atzeman dira; Gipuzkoan, 247; Nafarroan, 239, eta Araban, berriz, 93.

Ospitaleei so, Hegoaldeko osasun sistemek argitaratutako informazioari erreparatuta, atzo beste 60 lagun erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik. Nafarroako Gobernuak zehaztapena egin du herrialde horretan ospitaleratutakoei buruz: 11 izan zira guztira, eta horietako bi ZIUetan sartu dituzte zuzenean. Horiek aintzat haturik, Hegoaldeko ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan guztira 85 lagun daude gaitzarekin ospitaleratuta, larri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.