Datuak

Beste 1.168 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Ostegunean egindako proben %8,5ek eman dute positibo. Izurritearen bilakaera bereziki larria da Gipuzkoan: intzidentzia tasa 700dik gorakoa da herrialdean.

Birusa atzemateko baheketa eguna Erriberrin (Nafarroa), artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko apirilaren 23a
13:02
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak 13.619 test egin zituzten atzo COVID-19a atzemateko, eta 1.168 kasu positibo detektatu zituzten guztira. Hala, egun bakarrean Hegoaldean zenbatutako kutsatu kopurua hirugarren egunez jarraian da mila kasuren langatik goitikoa. Gainera, positiboen ehunekoak gora egin du berriz ere: %8,5 da, atzo egindako diagnostiko probak oinarri.

Herrialdez herrialde, Gipuzkoan atzeman da kasu gehien ostegunean: 431 izan dira. Hain zuzen, Osakidetzak hirugarren egunez detektatu ditu 400 kasu baino gehiago lurralde horretan. Joera antzekoa hartu du Bizkaiak ere: 425 positibo izan dira han. Halaber, Nafarroan 190 kutsatu zenbatu dituzte, eta Araban, berriz, 117.

Gipuzkoako datuak, gero eta ilunago

Osasun sistema egunetik egunera zenbatzen ari diren kutsatuez gainera, kezkagarria da Hegoaldeko lau lurraldeetako intzidentzia tasek hartutako joera. Dena dela, guztien artetik, birusa bereziki Gipuzkoa ari da zigortzen azkenaldian; hala erakusten dute datuek. Zehazki, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 701 laguni atzeman diete COVID-19a Gipuzkoan. Tasa aski apalagoa da beste herrialdeetan, baina larri dira, halere: Bizkaian 455 da tasa; Araban, 440; eta Nafarroan, berriz, 385.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.