Memoria historikoa

Beste 24 lagunen gorpuzkiak hobiratu dituzte Duintasunaren Kolunbarioan

Bilbo, Donostia, Etxebarri, Galdames, Larrabetzu, Legutio, Lemoa eta Turtziozko hobietatik ateratako gorpuak dira.

2018ko otsailaren 9a
14:22
Entzun

Hiruren izan abizenak besterik ez dituzte —Ramon Portilla CNTko borrokalaria, Millan Zabala Donostiako Udaleko Gauzainen Kidegoko langilea, eta Nicolas Obregon Euzko Gudarosteko CNTren Sacco Wanzetti batailoiko kaboa—, baina 24 lagunen gorpuzkiak lurperatu dituzte, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaso hilerrian dagoen kolunbarioan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean egindako deshobiratzeen ondorioa da gaurko hobiratzea.

CNTko kideak ziren identifikatutako gopuetako bi. Beraz, ekitaldian protagonismo berezia izan dute sindikatuko kideek. Han izan dira Portillaren senitartekoak, gorpuzkiak topatutako tokietako udal agintariak, Pako Etxeberria auzi medikua eta Gogora institutuko Aintzane Ezenarro, besteak beste.

Gorpuen arrastoak zituzten kutxak kolunbarioan lurperatu dituzte, lore eskaintza egin eta aurreskua dantzatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.