Datuak

Beste 768 kasu positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Osakidetzak eta Osasunbideak ia 14.000 proba egin dituzte COVID-19 detektatzeko, eta horien %5,5 izan dira positibo. Sagarduik adierazi du transmisioaren beherakada sumatzen hasi dela, baina argitu du horrek ezin duela erlaxatzeko balio.

Baheketa Lazkaon (Gipuzkoa), artxiboko irudi batean. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 4a
13:38
Entzun

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 13.893 proba egin ziren COVID-19a atzemateko. Zehazki, horien guztien %5,5ek eman zuten positibo; hau da, 768k. Positiboen ehunekoari dagokionez, ehunekoa hurbil da OME Osasunaren Munduko Erakundeak gehienezko mugarritzat zehaztua duenetik: erakundeak %5ean du ezarria muga.

Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman da kasu gehien: 351 izan dira. Gipuzkoa du atzetik: herrialde horretan 246 positibo zenbatu ditu Osakidetzak. Nafarroan 122 kasu izan dira, eta Araban, berriz, 42.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera epidemiologikoari dagokionez, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du azken asteotan kutsatzea moteltzen ari dela hiru herrialde horietan. «Gorakada leuntzen hasi zela nabaritu genuen lehenbizi, kurbaren lautzea sumatu genuen ondotik, eta, gaur egun, esan dezakegu beherakada gertatzen ari dela, leuna bada ere», adierazi du sailburuak. Dena dela, Sagarduik aitortu du egoera «kezkagarria» dela oraindik ere, eta «adi» segitu beharra nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.