Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 13.601 diagnostiko proba egin ziren Hegoaldean, eta Osakidetzak eta Osasunbideak 953 COVID-19 kasu zenbatu zituzten guztira. Horietako 368 Bizkaian atzeman dira, Gipuzkoakoak dira 349, Nafarroan 144 detektatu dituzte, eta Araban, berriz, 83. Ostegunean egindako probak oinarri, positiboen portzentajea %7 da Hego Euskal Herrian. Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko gehienezko muga.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du atzo 96 lagun ospitaleratu zirela gaitzagatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horiek aintzat harturik, guztira 520 lagun daude Osakidetzaren ardurapeko zentroetako gela arruntetan, eta 189 dira, berriz, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino hiru gutxiago. Nafarroako Gobernuak oraindik ez du eman ospitaleen gaineko informazio eguneraturik.