OSAKIDETZA

Beste bederatzi lagun inputatu dituzte Osakidetzaren auzian, baina ez Darpon eta Mujika

Dagoeneko hogei auzipetu daude oposizioetako irregulartasunen auzian, eta magistratuak beste sei hilabete luzatuko du ikerketa.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia eta  Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusi ohia. RAUL BOGAJO / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2021eko irailaren 3a
16:39
Entzun

Osakidetzan 2016-2017an egindako LEP lan eskaintza publikoaren iruzurraren auzia ikertzen duen epaileak beste bederatzi lagun inputatu ditu; beraz, dagoeneko hogei pertsona daude inputatuta. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia eta Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusi ohia «asmo bidegabeetarako elkartzearen» delituagatik auzipetzeko eskatu zuen LAB sindikatuak, irailaren 1ean. Hala ere, epaileak atzera bota du ideia hori, eta ez ditu Darpon eta Mujika inputatuko.

Auzipetuak izan diren bederatzi akusatuak ESK sindikatuak proposatutakoak dira. Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak 2022ko urtarrilera arte luzatuko du ikerketa, eta ESK sindikatuak esan du onuragarria dela: «Sakonki behatuko dugu dena; epaileak ez zituen onartu eskaera batzuk, eta horren aurrean errekurtsoa aurkeztu daiteke».

«Asmo bidegabeetarako elkartzearen» delituaz gain, LABek Darpon eta Mujika auzipetzeko sekretuak ezagutarazteagatik, kontratazioan iruzur egiteagatik, prebarikazioa egiteagatik eta delituak ikertzeari uko egiteagatik. Epaileak ezezkoa eman du; beraz, LABek adierazi du «nahitaezkoak ziren ateak» itxi dituela, eta errekurtsoa jarriko du: «Filtrazioen gaia soilik sekretuen errebelazio delitura lotzea akatsa da, ondorio larriak izan ditzakeena».

2018ko ekainean hasi zen auzia, eta Arazoan Mujikak dimisioa aurkeztu zuen. 2019ko otsailean jarri zuen fiskaltzak Osakidetzaren aurkako salaketa, eta Jon Darpon Osasun sailburuak dimisioa eman zuen martxoan. Maiatzean Mujika lekuko bezala deklaratzera deitu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.