Irailaren 13an hasi ziren Espainiako monarkiaren aurkako protestak Herrialde Katalanetan. Orduko hartan, herritar talde batek su eman zion Espainiako erregearen argazki bati, eta epaileak deklaratzera deitu zituen bi gazte. Erabaki horren aurka protesta egiteko 300 lagunek elkarretaratzea egin zuten joan den larunbatean Gironan (Herrialde Katalanak) eta, hainbat manifestu irakurri ostean, erregearen 50 argazki inguru erre zituzten. Ekintza haietan parte hartu zutelakoan bederatzi lagunek Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionalaren epailearen aurrean deklaratu beharko dute ostegunean.
Lehen ekintza hartan parte hartu zuenetako bat gaur bertan pasatu da Santiago Pedraz epailearen aurretik. "Monarkiaren aurka" dagoelako eta erregeak "kataluniarren eskubideak zapaltzen" dituelako egin zuela esan du. Epaileak kautelazko neurririk gabe aske utzi du epaiketa egin bitartean.
Jordi Ribot argazkilariak ere gaur deklaratu du Grande Marlaskaren aurrean. Joan den asteko ekintzetan ateratako material grafikoa eskatu zioten, baina hasiera batean ukatu egin zen ematera. Gaur, protestetan parte hartu zuen jendea identifikatzen lagunduko duten argazki guztiak epailearen esku lagako dituela agindu du.
Bien bitarteak, Espainiako erregearen aurkako ekintzen ez dute etenik. Goizean, haren irudia zuen hiru metroko pankarta bati su eman diote burua estalita zuten lau lagunek Bartzelonako Unibertsitatean.
Mundua
Beste bederatzi lagunek deklaratu beharko dute Espainiako erregearen aurkako liskarrengatik
Santiago Pedraz epaileak kautelazko neurririk gabe aske utzi du irailaren 13an Gironan erregearen argazkia erre zuen gazteetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu