Paula Garcia. Herri Sanferminak

«Beste bide batzuen bila ari gara gure balioak jaietan egon daitezen»

J. MANTEROLA / FOKU.
Olaia L. Garaialde.
Iruñea
2022ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Paula Garcia Herri Sanferminak plataformako kideak (Iruñea, 1995) uste du atzerapausoa litzatekeela lekuz mugitzea. Laster «berri onak» ematea espero dute.

Nolakoa izan da harremana Iruñeko Udalarekin?

Urrian, Iruñeko Udalak posta elektroniko bat ireki zuen, herritarrok proposamenak egiteko. Herri Sanferminetatik, aurreko urteetan bezala, proposamen bat bidali genien O plazan eta Errekoleten plazan egitaraua antolatzeko. Apirilean, udalak aurreratu zigun ezingo genituela plaza horiek erabili. Auzokideen kexak argudiatu zituzten. Egia da esan zigutela kexa gehienak Errekoleten plazagatik zirela. Proposatu genien bi plazak erabili ordez soilik O plaza erabiltzea eta ordutegiak murriztea.

Zer erantzun zizueten?

Ezetz. Runa proposatu ziguten.

Zer ekarriko luke Arrotxapera itzultzeak?

Asko kostatu zitzaigun alde zaharrera igotzea, eta atzerapauso bat da. Aurten Runari baietz esateak ekar dezake hor betikotzea.

Esan duzue Herri Sanferminak ez direla desagertuko; dagoeneko zehaztu duzue zer egingo duzuen?

Herri Sanferminak ez dira soilik txosna gune bat; jaiak eta sanferminak ulertzeko beste modu edo filosofia bat dira. Programa itxita geneukan. Egoera berrira moldatzen ari gara. Beste bide batzuen bila ari gara, gunerik izan gabe, gure balioak jaietan presente egoteko. Nahiz eta gunerik ez izan, herri sanferminak bizirik daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.