Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak «denbora, babesa eta diskrezioa» eskatu du bake bidean aurrera egin eta «Euskadin bestelako bizikidetza esparru bat» sor dadin. Hala, Urkulluk azaldu du Ados proposamenak normalizazio politikoa lortzeko proposatzen duen bide orriaren barruan Peace Euskadi ekimena landu nahi duela EAJk. Ipar Irlandako gatazka konpontze aldera Europako Batasunak abian jarri zuen ekimenaren ildoari jarraituta landu nahi du EAJk ekimen hori. Horren bitartez, indarkeriaren aroari atea behin betiko ixtea eta «etorkizuneko leihoak bakeari eta askatasunari» irekitzea nahi dute jeltzaleek, Urkulluk azaldu duenez.
EAJko buruak Ados ekimenaren garrantzia azpimarratu du bake bidean aurrera egiteko: «Bortxakeria eta inposizio aldia gainditzea proposatzen du, denon arteko eta denontzako bizikidetza aroari atea irekita». Bake prozesuan saiatzea «merezi» duela erantsi du Urkulluk.
Beste bizikidetza esparru bat sortzeko, «denbora eta babesa» eskatu du EAJk
'Ados' ekimenarekin indarkeriaren aroari atea behin betiko itxi eta bakea lortu nahi dutela dio Iñigo Urkulluk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu