gizartea

Beste eraso bat Indiako Ozeanoan

Piratek 'Playa de Anzoras' Bermeoko atunontziaren aurka egin dute.

2010eko azaroaren 12a
10:58
Entzun
Piratek Playa de Anzoras Bermeoko atunontziari eraso egin diote gaur Indiako Ozeanoan, baina ontziko segurtasun taldeko kideek aurre egin diete haiei -bi parteen arteko tiroketa izan da- eta bahiketa saihestu dute. Pevasa enpresako atunontzia da. Somaliako kostatik 370 miliara izan da gertaera, Playa de Anzoras-eko kideek jakinarazi dutenez.

Asteartean Etxebastar Erroxape Bermeoko atunontzia jazarri zuten piratek Indiako Ozeanoan. Aurreko asteburuan Elai-Alai eta urriaren 31n Demiku ontziei ere egin zieten eraso piratek. Biok ere Etxebastar enpresakoak dira.

2008an eta 2009an herri hartako bi atunontzi bahitu zituzten han: Playa de Bakio eta Alakrana, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.