«Penagarria da oraindik iraganeko neurri politiko eta legalen fakturak ordaintzen jarraitu behar izatea. Salbuespeneko legeen ezarpenak lekurik ez duen garai berri batean egon behar genuke. (...). Halako epaiak iristen diren bitartean, euskal gizartea normalizazio eta elkarbizitzaren bidean aurrera egiten ari da».
Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza zuzendaria
«Iraganeko epaia da, salbuespenean eutsia eta 'dena ETA da' argumentuan sostengatzen dena.(...). Atzerapauso bat da Euskadik duen normalizazio politikorako prozesuan. (...). Berriz ere bultzada politikoa ikusten dugu Auzitegi Nazionalaren iritziaren atzean; desagerturik beharko lukeen bultzada. Iraganeko keinuok gainditzeko garaia da, bakearen eta elkarbizitzaren alde lan egiteko».
EAJ
«Auzitegi Nazionalari eta estatuko botere guztiei eskatzen diet amai ditzatela bakearen eta elkarbizitzaren bidea oztopatzen duten ekintza guztiak. ETAren indarkeriaren amaierak markatutako eta euskal gizarteak elkarbizitza baketsu eta demokratikoa eraikitzeko aukera duen garai historikoan ezagutu den epaia oztopoa da».
Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea
BESTE ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu