Hildakoa

Beste etxegabe bat hilik aurkitu dute Lapurdin, bigarrena hiru egunean

Biarritzen, hilda aurkitu dute kalean bizi zen 42 urteko gizonezko bat.

Kalean lo egiteko prestatutako tokia, Baionan. Artxiboko irudia. IñAKI ETXELEKU
2018ko otsailaren 23a
21:45
Entzun

Biarritzeko polizia etxeak jakinarazi duenez, 13:00ak aldera aurkitu dute gizonaren gorpua, Bellevue lurpeko parkingean. Hiru egunean Lapurdin hilda aurkitu duten bigarren etxegabea da. Herenegun, kalean bizi zen gizonezko bat aurkitu zuten hilda Bokalen.

Ikerketaren lehen zantzuen arabera, Biarritzeko etxegabea  11:00ak aldera zendu da, osasun egoeraren okertze orokor baten ondorioz. Poliziaren esanetan, hazteria zuen.

Joan den abenduan, Biarritzeko Gilles etxean hartu zuen babes —larrialdietarako babes aterpea da—, baina ez zuen bertan gelditu nahi izan.

Atherbea elkarteak etxegabeen egoera larriaz ohartarazi du. "Etxerik ez duten pertsonen arazoa gizarte bazterketa da, eta guztiak ez daude prest aterpe kolektiboetan integratzeko", adierazi du Jean-Daniel Elichiry elkarteko presidenteak.

Elkarteak kalean esku hartuko duen talde bat sortzea galdegin du, gizarte langile eta erizainez osatua, egunero kalean bizi direnen egoerari jarraipena egingo diena. "Gradualki ikasi behar duzu, noizean behin existitzen diren laguntza estrukturetan txerta daitezen". Proiektu hori indarrean izan zen duela zenbait urte, baina bertan behera gelditu zen, baliabide faltagatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.