Beste 'fracking' ustiaketa bat abiatzeko baimena eskatu dute, Bizkaian
Gas natural ez-konbentzionala lur azpitik erauzteko beste ustiaketa baimen bat eskatu dute; ikerketak egiteko baimena eskatu dute, zehazki. Montero Energy Corporation SL enpresak egin du eskaera; Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak eman zuen, atzo, baimen eskaeraren berri. Baimen eskea abenduaren 27an egin zuen enpresak. Ustiatzeko eskatu duten baimenak Bizkaiko lurrak hartzen ditu, eta baita Espainiakoak ere, Kantabria eta Gaztela Leongoak. Beste baimen bat ere eskatu du enpresa berak, Espainian. Fracking Ez Araba taldeak azaldu du baimena eskatu baino egun bat lehenago osatu zutela enpresa. Urriaren 6an Gasteizen fracking-aren aurkako manifestazioa egingo dutela oroitarazi du taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu