GIZARTEA

Beste gazte adingabe bat atxilotu dute Otxarkoagako hilketen harira

Adingabeen fiskalaren aurrean deklaratu dute 14 urteko bi mutikoek, eta adingabeen zentrora sartzeko agindu du hark. 16 urteko beste mutiko bat atzeman dute gero.

Ertzainak, hilketa gertatu zen etxeko atarian. MARISOL RAMIREZ, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko urtarrilaren 22a
18:49
Entzun

Ostegunean aurkitu zituzten hilda 87 urteko andre-gizon batzuk, etxean, Bilbon, Otxarkoaga auzoan. Kolpeak zeuzkaten buruan eta aurpegian. Ertzaintzak hasieratik eman zion indarra lapurretaren hipotesiari: etxea hankaz gora topatu zuten, eta tankera hartu zioten lapurreta egiteko asmoz sartu zirela erasotzaileak.

Igandean 14 urteko mutiko bat atzeman zuen Poliziak Balmasedan (Bizkaia); handik ordu batzuetara beste mutiko bat atxilotu zuten Bilbon. Uste dute biek hil zituztela andre-gizonak. Adingabeen fiskaltzaren aurrean eman dute deklarazioa biek, eta adingabeen zentrora bidali dituzte.

Ertzaintzako iturriek BERRIAri baieztatu diotenez, deklarazio horien ondoren beste mutiko bat atzeman dute Bilbon. 16 urte dauzka, eta adingabeen fiskaltzaren esku utziko dute asteartean.

Otxarkoaga auzoan ezinegon handia eragin dute hilketek. Joan den ostiralean manifestazioa egin zuten, eta neurriak eskatu zituzten. Ohartarazi dute denbora daramatela auzoan lapurretak jasaten, eta adingabeek egin dituztela horietako batzuk. Udalak jakinarazi du polizia gehiago jarriko dituela kalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.