Beste herri batzuetan ere galdeketak egitera animatu du Ados plataformak

2014ko azaroaren 3a
11:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Ondorioak soilik positiboak dira", hala mintzatu dira gaur goizean Arrankudiagako galdeketaren antolatzaile Ados plataformako kideak Efe albiste agentziarekin. Herriko eta Bizkaiko Batzar Nagusietako hainbat hautetsik, hainbat sindikalistak eta kultura edo kirol arloko hainbat eragilek osatzen dute, eta pozik ziren herritarren erantzunarekin.

Herritarrak zoriondu dituzte parte hartzeagatik, eta aurrerantzan zer pauso eman aztertzeko bilduko dira gaur. Euskal Herriko beste herri batzutan antzeko egitasmoak antolatzera animatu dute, eta laguntzeko prest agertu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.