Bi beskoiztar presoren askatzea exijitu dute

Mattin Olzomendi eta Peio Hirigoien presoei elkartasuna adierazi zieten atzo Hazparnen

Erredakzioa
Baiona
2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Mattin Olzomendi eta Peio Hirigoien euskal presoen sostenguz, milako bat lagun bildu ziren atzo Hazparnen. Bi gazteen baita preso politiko guztien etxeratzea exijitu zuten Goxe Biju bi beskoiztarren (Lapurdi) sostengu komiteak eta Askatasunak antolatu manifestazioan. Euskal preso politikoek jasaten duten sakabanaketa gaitzetsi zuten antolatzaileek manifestazioaren bukaeran.

Urte bete kartzelan

Iazko martxo bukaeran atxilotu zituen Frantziako Poliziak bi gazteak, etxe agentzien kontrako erasoak leporatuta. Irigoien Nanterreko presondegian eta Olzomendi Chateaurouxekoan dira espetxeraturik.

Ttattola gaztetxean jarraitu zuen elkartasunak, kontzertu gaualdiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.