GeneRO INDARKERIA

Bi emakume atxilotu dituzte, euren bikoteak jotzeagatik

Bilbon eta Ormaiztegin (Gipuzkoa) izan dira atxiloketak eta genero indarkeria delitua leporatzen zaie.

2011ko martxoaren 1a
17:55
Entzun
Ertzaintzak bi emakume atxilotu ditu gaur goizean, euren bikoteak ustez erasotu dituztelakoan. Lehen atxiloketa Bilbon gertatu da. Gizonezko batek Ertzaintzari hots egin dio, bere bikote ohia jotzen ari zitzaiola ohartarazteko. Biak etxe berean bizi dira, alokairuan, eta salaketaren arabera, emakumezkoa etxera 04:30ean iritsi denean gertatu da erasoa.

Ertzaintza agertu denean, gizonezkoak sudurra hautsita zuela eta ahotik odoletan ari zela ikusi dute. Salaketaren arabera, emakumeak hainbat gauza bota dizkio eta ukabilkadak eman dizkio aurpegian. Anbulantzia bat eskatu eta osasun zentro batera eraman dute. Emakumezkoak 24 urte ditu, eta genero indarkeria delitua leporatuta atxilotu dute.

Bigarren atxiloketa Ormaiztegin (Gipuzkoa) izan da, eta 29 urteko emakumezkoa atxilotu dute. Etxebizitza batean bikote bat borrokan ari zirela ohartarazita, Ertzaintza bertara azaldu eta gizonak buruan ebakiak, eta gorputzean kolpeak eta atzamarkadak zituela ikusi ondoren emakumea atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.