Goizean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuetan: emakume bat eta gizon bat hilda zeudela auto baten barruan Arrasaten, insitutuko aparkalekuan. 11:15 aldera deitu du lekuko batek.
Larrialdi zerbitzuek baieztatu dute hilda zeudela biak: 29 urteko emakume bat eta 25 urteko gizon bat. Goiena-k azaldu duenez, Arrasatekoak bertakoak dira.
Poliziak ez du hipotesirik oraindik. Ertzaintzako iturriek BERRIAri adierazi diotenez, gorpuek ez dute ageriko indarkeria zantzurik. Autopsia egingo diete nola hil diren argitzeko. Goiena-k jaso duenez, lekukoek adierazi dute bi gazteak hilda zeuden ibilgailua martxan zegoela.