Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), emaztea jo egin zuelako ustez. Bikotearen etxean izan zen gertaera, 14:30ak aldera, eta, ertzainek diotenez, adingabeko alaba aurrean zutela egin zion eraso senarrak emazteari.
Biktimak berak eman zien abisua ertzainei, eta etxean atxilotu zuten gizonezkoa.
Zumaian (Gipuzkoa) 31 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun bikotekideari eraso egitea egotzita. 07:00ak inguruan gertatu zen erasoa bikotearen etxebizitzan Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Bizilagunek oihuak entzutean Ertzaintzari erasoaren berri eman zioten. Ertzainak etxebizitzara sartzean emakumea logelan zegoen, eta aurpegian eta gorputzean hainbat zauri zituen.
Bikotekideak eraso egin ziola adierazi zuen emakumeak. Ustezko erasotzailea emakumeen aurkako indarkeria leporatuta atxilotu egin zuten.
emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Zumaian, bikotekidea jo dutelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu