gizartea

Bi gizon tiroka zauritzeagatik atxilotu dute baserritar bat Zornotzan

Ertzaintzaren arabera, baserritarraren lurretan sartu dira gizonak goizaldean. Bala bat sartu dio bati buruan, eta besteari ipurdian.

2013ko irailaren 21a
15:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Gauerdia pasata zakurren zaunka entzundakoan atera da baserritik 50 urteko gizona, eta tiroka hasi da ukuiluaren inguruan mugimendua sumatu duenean, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Buruan tiroa duena larri eraman dute Gurutzetako ospitalera, eta bestea, Galdakaokora.

Ertzaintzak uste du bi gizonak lapurtzera sartu direla baserriko lurretara. Larrien dagoenak aurrekariak dauzka horrexegatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.