Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte bikotekideei tratu txarrak eman dizkietelakoan

Emakumeen kontrako indarkeria delituaren egile direlakoan bi gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan. Urtezahar egunean 57 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek Gasteizen, emazteari tratu txarrak ematea egotzita. Halaber, udaltzainek atxilotu dute Iruñean beste gizon bat, hura ere emazteari eraso egiteagatik.

2006ko urtarrilaren 2a
11:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Esan bezala, 57 urteko gizonezko bat atzeman dute Gasteizen, Antso Jakituna kalean, 50 urteko emazteari eraso egitea eta tratu txarrak ematea leporatuta. Iruñean beste bat —adinik ez dute zehaztu— delitu bera egotzita. Iruñeko kasuan emaztea harrera etxera eraman behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.