Gertaera

Bi lagun inputatu dituzte Gasteizen bonba mehatxu faltsua egiteagatik

Ertzaintzak bi gizon inputatu zituen atzo bonba mehatxu faltsu baten berri ematea leporatuta. Bi gizonek Sos Deiak-era hots egin zuten atzo Gasteizko taberna batean bonba bat zegoela ohartarazteko. Antza denez, minutu batzuk lehenago taberna horretara sartzea debekatu zieten 31 eta 35 urteko bi gizonei.

2006ko martxoaren 13a
12:40
Entzun
Atzo goizean, 11:30k inguruan Sos Deiak-era deitu zuten Gasteizko Tomas de Zumarraga kaletik hurbil dagoen taberna batean bonba bat zegoela ohartarazteko. Abisuaren berri izan ostean ertzainak tabernara hurbildu ziren eta jabearekin miatu zuten guztia susmagarria izan zitekeen zerbaiten bila.

Minutu batzuk lehenago bikote batekin liskarra izan zuela jakinarazi zien tabernako arduradunak ertzainei. Antza denez, arduradunak ez zien tabernara sartzea debekatu zien bi gizoni. Bi pertsona horiek deskribatu zizkien tabernariak ertzainei.

Bitartean beste hainbat ertzai Sos Deiak-era nondik deitu zuten argitu ostean hara joan ziren. Bertan, tabernako arduradunak emandako deskribapenarekin bat zetozen bi gizonezko aurkitu zituzten.

Bi susmagarriak identifikatu eta gero bonba mehatxu faltsua egiteagatik inputatu zituzten eta datozen egunetan epailearen aurrean agertu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.