Politika

Bi lehergailuk kalteak eragin dituzte Zuiako postetxean eta Balmasedako epaitegian

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, bi lehergailuk eztanda egin dute gaur. Lehenengo leherketa Zuiako (Araba) postetxean izan da eta bigarrena, berriz, Balmasedako (Bizkaia) epaitegian. Leherketek kalte materialak eragin dituzte.

2006ko urtarrilaren 26a
19:56
Entzun
Lehenengo leherketa gauerdian izan da Zuiako postetxearen kanpoaldean. Postetxearen ondoko etxeak kaltean izan ditu leherketaren ondorioz eta postetxeko atea eta leihoek ere kalteak jasan dituzte.

Bigarren leherketa goizeko zazpietan izan da Balmasedako epaitegian. Lehergailua poltsa baten barruan zegoen epaitegiko atearen ondoan. Antza denez, "Bonba arriskua" zihoen mezu bat ageri zen poltsa horretan. Leherketak honek ere atean eta ondoko denda batean eragin ditu kalteak.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, indartutako kloratitaz osatuta zeuden lehergailuak. Hasiera batean hiru kilo lehergai zituztela zabaldu bada ere Balmasedakoak 10-15 kilo zituen eta kalte material ugari eragin ditu. Zuiakoak, berriz, 3-5 kilo lehergai zituela azaldu du Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.