Bi mendizale sokorritu dituzte Sarako Ibanteli mendian

Helikopteroz joan dira bi mendizaleen bila, eta Lizarrietako lepora eraman dituzte. Ez dute zauririk.

HELIKOPTEROA
Helikoptero bat sorospen operazio batean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko abenduaren 25a
18:59
Entzun

79 urteko bi mendizale sokorritu dituzte suhiltzaileek arratsalde honetan Sarako Ibanteli mendian (Lapurdi). Arratsaldeko laurak inguru atera da Dragon 64 Segurtasun Zibileko helikopteroa bi mendizaleen bila.

Mendizaleek eurek kontatu dutenez, nekea sentitu dute ibiltzen ari zirela, eta sorospen zerbitzuak abisatu dituzte. Helikopteroz hartu dituzte, eta Lizarrietako lepora eraman dituzte. Onik atera dira sorospen operaziotik, zauririk gabe.

Atzo, berriz, parapentelari bat erreskatatu zuten Anboto mendian, Atxondoko San Juan auzoan (Bizkaia). Hanka batean zauria zuen. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren zauritua zegoen lekura, eta Iurretara (Bizkaia) eraman zuten lehenik, eta ospitalera gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.