Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legeak dioenez, bateraezina da Legebiltzarrean kargu publikoa betetzen ari den pertsona aldi berean hautagai izatea. Jon Azkue eta Elena Perez hauteskundeetara aurkeztu dira PSE-EErekin. Arrantza sailburuordea da Azkue, eta Administrazio Publikoetakoa Perez. Hori dela eta, kargutik kendu egin dituzte biak, urriaren 21eko bozetara aurkeztu ahal izateko.
Atzo onartu zituen kargu uzteak Eusko Jaurlaritzak. Baita orain arte Arrantza zuzendari zen Jokin Diazek aurkeztutakoa ere. Zuzendaritza utzi, eta Azkuek hutsik lagatako sailburuordetza hartuko du Diazek.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Bi sailburuorde kargutik kendu dituzte, bozetara aurkeztu ahal izateko
Jon Azkue Arrantza sailburuordea eta Elena Perez Administrazio Publikoetakoa dira kargua utzi dutenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu