Bi urte justu

2012ko irailaren 25a
16:56
Entzun

Azaroaren 25era aurreratuko ditu bozak Artur Mas Kataluniako presidenteak. Hortaz, legealdiak justu-justu beteko ditu bi urte, 2010ean azaroaren 28an egin baitzuten Mas garaile atera zen bozketa. 135 eserlekutik 62 eskuratu zituen Convergencia i Uniok, gehiengo absolutua lortzetik sei eserlekura. Ia 1.200.000 boto eskuratu zituen, 2006ko hauteskundeetan baino 300.000 inguru gehiago. PSC izan zen bigarren indarra, 28 aulki lortuta. PPk hemezortzi eskuratu zituen; ICVk eta ERCk, hamarna; Solidaritat per la Independenciak, lau; eta Ciutadans-ek, hiru. Hautesleen %60k bozkatu zuten orduko hartan.

Bi urteotan, PPren babesa jaso izan du CiUk, hainbat alorretan murrizketak egiteko. Itun fiskalaren inguruan Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak erakutsitako desadostasunak auzitan jarri du Kataluniako aurrekontuak onartzeko bien arteko akordio bat.

BERRIAren bilduma 2010eko hauteskundeen inguruan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.