Fernando Purasek Batasuna datozen hauteskundeetan egotea egokia izango litzatekeela esan du gaur egin duen prentsaurrekoan, horrek bide demokratikoak errespetatzen dituela adieraziko lukeelako. “Hemen ez dago inor soberan, euskal kulturakoa izan edo gaztelaniaren kulturakoa izan, kontserbadorea, nabarrista edo abertzalea izan”, adierazi du Purasek, eta herritarrek aukeratutako guztiek politikan lekua izateko eskubidea dutela.
Alderdien Legearen inguruan ere mintzatu da Puras eta “egokia” dela esan du. Konponbide prozesuaren harira, berriz, prozesua aurrera ateratzeko lerroak Jose Luis Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ezarri behar dituela esan du, eta PSNk eta herritarrek ezin dutela gehiago parte hartu.
Bestalde, 2007ko hauteskundeei begira, irabazteko asmoarekin agertu da PSNkoa. Alderdiaren helburuen artean “bakea, askatasuna eta indarkeriaren amaiera” daudela gaineratu du.
Politika
"Bide demokratikoak errespetatuz gero" sektore politiko guztiek hauteskundeetan parte hartu beharko luketela esan du Purasek
Batasunak hauteskundeetan parte hartzea "ona" litzatekeela iritzi dio Fernando Puras PSNren hautagaiak, horrek Batasunak "bide demokratikoa" hartu duela adieraziko lukeelako. Nafarroako sektore politiko guztiek euren ordezkaritza izateko eskubidea dutela adierazi du “inor ez dagoela soberan”, beti ere, "demokrazia errespetatuta". Hala ere, Alderdien Legea “gaur-gaurkoz egokia” iruditzen zaiola gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu