elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"Bide demokratikoetatik askoz gehiago lor daiteke"

Gerry Adams Sinn Feineko lehendakariarekin Stranorlar-en (Irlanda) egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Martxelo Otamendi egunkariko zuzendaria egon da harekin.

2010eko abenduaren 10a
18:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona hemen, aurrerapen gisa, Gerry Adamsen esan batzuk:

Euskal Herria

- "Horrelako prozesuetan Otegi bezalako bakegileek, konponbidea lantzen dutenek, aske egon behar dute, kalean, dagokien lana egin dezaten. Gobernuek hori garbi eduki behar dute".

- "Uste dugu ETAk su-etena eman behar duela eta Espainiako Gobernuak dagokion ardura hartu behar duela. ETAk eta Espainiak arduraz jokatu behar dute, biek".

- "Konfiantza eraiki beharra dago alde guztien artean, hori oso garrantzitsua da".

Irlanda iparraldea

- "Belfasten atentatuak egiten ari direnek badakite ez daukatela gure komunitatearen babesik. (...) Gauzak azkarrago joatea espero zuten, baina prozesu hauek mantsoak izaten dira".

- "Bide demokratikoetatik askoz gehiago lor dezakegu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.