POLITIKA

Bidegin fakturak desagertu direla ukatu egin du Olanok

Ugarte diputatuak gutun bat igorri zion asteartean Olanori, faktura batzuk falta zirela eta non ziren argitzeko eskatuz. Diputazioak azaldu du eskutitza igorri eta hurrengo egunean azaldu zirela kaxa batean paperak. "Erantzukizuna" berari egotzi nahi izan diotela salatu du Olanok, eta gaineratu du "beti" egon direla faktura horiek Bidegiren egoitzan. [youtube]http://www.youtube.com/watch?v=D_d3wQE1R_c[/youtube]

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko martxoaren 1a
16:48
Entzun

Errepideen finantzaketaren harira izan dute berriro ere liskarra Gipuzkoako Diputazioak eta EAJk. Markel Olanok gutun bat erakutsi du gaur hedabideen aurrera aterata —presaz deitu dute prentsaurrekora—. Larraitz Ugarte BIde Azpiegituretarako diputatu eta Bidegiko presidentearen eskutitza da, eta, horretan, adierazten da Olanoren agintaldiko faktura batzuk falta direla Bidegiren egoitzan. Horiek non ote dauden argitzeko eskatzen zaio eskutitzean EAJko kideari, eta gogorarazten zaio elkartearen egoitzatik paper horiek ateratzea legearen aurkakoa dela. Olanok salatu du "erantzukizuna" berari egotzi nahi izan diola Ugartek, eta nabarmendu du "beti" egon direla fakturak enpresaren egoitzan.

Ohar baten bidez erantzun du diputazioak. Jakitera eman du Olanori gutuna bidali eta hurrengo egunean "kaxa batean" azaldu zirela fakturak. "Faktura horiekin gertatutakoa ikusia, Aldundiak argi du Bidegiko lehendakariak arduraz, egoki eta legeak dioenaren arabera jokatu zuela. Faktura batzuk ez aurkitzea larria da, eta egoera horren aurrean behar bezala erantzun zuen".

EAJk Martin Garitano ahaldun nagusiaren agerraldia eskatuko du Batzar Nagusietan. Joseba Egibar GBBko presidenteak salatu du "iraganeko jokamoldearekin" jarraitzen duela ezker abertzaleak. "Amorrua eta gorrotoa ditu EAJrekiko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.