"Aspaldi ez nuen horrelakorik ikusi", jarri du Oterok sare sozialetan, Alonsotegiko bidegorri bateko irudiekin batera. Sare sozialetan jarritako bideoan, bazterrak zaborrez beteta daudela ikus liteke. Kezka eta harridura agertzeaz gain, galdera ere egin du Oterok: "Jakin al daiteke non dauden erakundeak?".
Zaramillo eta Sodupe artekoa zela zabaldu da hasieran, baina BERRIAk egiaztatu ahal izan duenez, Alonsotegiko irudiak dira.