Irudia.Idiazabal
BIDESARIEN KONTRA
Garraiolariak errepideetara atera ziren atzo, Gipuzkoan bidesariak ezartzeko aukera irekitzen duen foru arauaren kontra egiteko. Hiru sindikatuak deituta, kamioi eta auto karabana egin zuten N-1 errepidean, Etxegaratetik Idiazabalera, eta salatu zuten EAJk, H1ek eta PSE-EEk onartutako arauaren bidez «diputazioaren diru kutxak betetzea» nahi dutela. Hiruren iritziz, «gezurra» da bidesariak N-1eko zirkulazioa murriztuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu