Politika

Bigarren epaia festetan ikurrina jartzearen aurka

Iruñeko Administrazioarekiko Auzietako 3. aretoko epaitegiak Estatuaren abokatuaren errekurtsoa onartu eta Lizarrako festetan ikurrina jarri izanaren aurka egin du.

2016ko festen hasierako irudia. Ordu hartan balkoian agertu zen ikurriña eta masta bat hutsik zegoen. Iaz, berriz, mastan jarri zen ikurriña, behin Ikurren Legea indargabetuta. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 5a
15:19
Entzun

Lehenik Burlata, eta orain Lizarra. 2017ko abuztuaren 4an, Lizarrako festen hasieran udaletxean ikurrina jarri zen. Nafarroako Parlamentuak 2003ko Ikurren Legea indargabetu ondotik, ikurrina jartzeko arazo legalak ustez amaitutzat zeuden, baina Iruñeko epaitegi batek esan du legea kentzearekin ez dela aski.

Epaiaren arabera, Ikurren Legea kentzeak "ez du arautzen eta babesten ez beste autonomia erkidego baten bandera ez zehazki ikurrina jartzea". Epaileak dioenez, legea indargabetzen zuen erabakiak beste foru lege bati egiten zion aipamen, baina hori oraindik "onartu gabe" dago.

Epailearen arabera, legea indargabetze hutsarekin elkarbizitzaren eta tolerantziaren aldeko politikak bilatzen direla esatea ez da aski. "Nafarroako Parlamentuak beste foru lege bat onartzen ez duen bitartean, ez dago 1981eko legean araututa ez dauden beste ikurrak erakusterik. Lege horrek behartzen du administrazioko eraikin guztietan bandera espainiarrak, erkidegokoa eta udalekoa jartzera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.