Politika

"Bigarren pausoa" emateko eskatu dio EAk Zapaterori

EAren Gipuzkoako lehendakari Iñaki Galdosen iritzian Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapateroren irudia "ahultzen" ari da Kataluniako estatutua eta antzeko gaiengatik. Nolanahi ere, Euskadi Irratian azaldu dunenez, "aurrera ateratzen asmatuko duela" iritzi dio Galdosek, eta horretara bidean legegintzaldi hasieran "marraztu zituen lehen pausoen" ondorik, "bigarren pausoa" emateko eskatu dio.

2005eko azaroaren 24a
11:53
Entzun
Zapatero ahul egoteko arrazoietako bat zera da Galdosen iritzian: "bere alderdian ere ez du azaltzen hitz emandakoa betetzeko gaitasunik". Gainera, "Espainian eskuina indartsu egoteak" ere baduela eraginik, eta PP PSOEri "min handia" egiten ari dela azaldu du.

"Azken finean, Zapaterorengan konfiantza gehiegi ez badugu, gutxiago dugu PPrengan. Zapatero ez dago nahi genukeen bezain indartsu, baina jakingo du aurrera ateratzen".

Bake prozesua abiatzen bada, haren gidaritza Eusko Jaurlaritzari dagokio. Ezker abertzalea indartsu dagoela esan du, eta "ezinbestekoa" dela azpimarratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.