Ezker abertzalearen legeztatzearen alde bihar Bilbon egingo den martxan parte hartzeko deia egin dute Gernikako Akordioa sinatu duten gazte mugimenduko eragileek —Alternatiba Gazteak, Ikasle Abertzaleak, gazte independentistak, Gazte Abertzaleak eta GaztEHerria— eta AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Gazte eragileetako ordezkariek gogorarazi dutenez, Gernikako Akordioan jasotako oinarriekin bat egin eta bide horretan sakontzeko konpromisoa agertu dute azken hilabetean. Biharko manifestazioa testuinguru horretan kokatu dute. «Gu gara Euskal Herriaren etorkizuna, baina baita oraina ere; eta, horregatik, bide horretan aurrera egiten hasteko betebeharra daukagu, hain desiratua den agertoki demokratikoa gaurdanik eraikitzen hasteko betebeharra».
«Errepresio mekanismo guztiak desaktibatzeko» eskatu diete Espainiako eta Frantziako estatuei. Horren harira, azken hilabeteetan gazteen aurka egindako polizia operazioak eta tortura salaketak gogorarazi dituzte. «Oso ondo ezagutzen dugu egoera hau. Gazteoi etengabe murriztu izan dizkigute eskubideak, eta gaur egun ere murrizten dizkigute».
AAMk, berriz, legez kanporatzeen aurkako mobilizazioak eta presioak «biderkatzera» deitu du.
Biharko martxan parte hartzera deitu dute gazte eragileek
AAMk adierazi du «mobilizazioak eta presioak biderkatu» behar direla legez kanporatzeen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu