Bikotekidea eskaileretan behera botatzea egotzita, gizon bat atxilo
BILBO. Gizon bat atzeman dute ertzainek Bilbon, ustez bikotekidea etxeko eskaileretatik botatzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bikotekideak ertzainei deitu zien, eta azaldu zien eskaileretatik bota zuela gizonak, eztabaidatu ostean. Ertzainak bertara joan, eta atxilo hartu zuten gizona, 08:15ean. Polizia etxera eraman zuten, eta epailearen esku utzi gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu