Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ostiralean egin zuten lehendabiziko atxiloketa: Correo kalean gizon bat emakume bat kolpatzen ari zela esanez abisu bat jaso zuten, eta hara joan zirenean erasoa jasan zuen emakumea aurkitu zuten. Bikotekideak aurpegian kolpatu zuela eta zigarro batekin erre zuela esan zien andreak udaltzainei. Handik gutxira ustezko erasotzailea atxilotu zuten, 36 urteko I.P.D.D.Gizonezko horrek debekatua dauka lehenago bikotekide izan zuen emakumearengana eta seme-alabengana urreratzea, hain justu, tratu txarrak eman zizkielako.
Bigarren atxiloketa, berriz, atzo arratsaldeko bostak aldera gertatu zen. Jipoia jasan zuen emakumea Udaltzaingoaren bulegora joan zen, kolpe eta min handiekin, eta bikotekideak kolpatu zuela esanez. Ondorioz, 39 urteko C.O.D. atxilotu zuten Alde Zaharrean. Emakumea Basurtuko erietxera eraman zuten, eta lau sahiets hautsita dituela ikusi zuten medikuek. Udaltzaingoaren arabera, andre hori duela lau urte hasi zen tratu txarrak jasaten —bikotekidearekin elkarbirzitzen hasi eta lasterrera—, eta lehenago ere behin baino gehiagotan egon da erietxeetan ingresatuta kolpeen ondorioz.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bikotekideak jipoitzeagatik bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon
Bikotekide zituzten emakumeak kolpatu dituztela-eta bi gizonezko atxilotu dituzte asteburuan Bilbon. Erasotzaileetako batek lau sahiets hautsi dizkio andreari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu