Orain da garaia. Posible al da esparru lokalean biktimen oroimen bateratzailea? izenekotxostena aurkeztu zuen atzo Argituz elkarteak Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean. Alde guztietako biktimen ekarpenak biltzen dituen lanak «oroimen bateratzailea» lortzeko aukerak eta oztopoak aztertzen ditu, Andres Krakenberger kideak azaldu zuenez. Haren esanetan, memoria hori lortzea ezinbestekoa da bake bidean aurrera egiteko.
Oroimen bateratzailea lortzeko, besteak beste, erabilera politikoa saihestea, biktimen kontsulta eta parte hartzea erraztea eta horiekiko errespetua berdintasunez jorratzea funtsezkoak direla esan du Argituz-eko kideak. Ezinbestekotzat jo zuen, halaber, amaitzea estatuko biktimekin egon den «zigorgabetasuna».
Biktima guztiak aintzat hartuko dituen oroimena aldarrikatu du Argituz-ek
Bake bidean «memoria bateratzailea» lortzea ezinbestekoa dela esan du Krakenbergerrek Eusko Legebiltzarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu