BAK Bakearen Aldeko Koordinakundeak «terrorismoaren biktimei» buruz kaleratu berri duendokumentua aurkeztu zuen atzo, Bilbon. Testuan, oso modu orokorrean mintzo da Euskal Herrian «terrorismoaren aurkako borrokan Estatuaren neurrigabeko indarkeria pairatu izan dutenei» buruz, eta biktimen arteko ñabardurak egin ditu.
Idatzian, «beste biktimak» aipatu dituzte; hau da, «segurtasun indarrek terrorismoari aurre egiteko dituzten legezko funtzioen mugak gainditu, eta inolako proportziorik gabeak izan direla frogatu diren ekintzen biktimak».
Borroka antiterroristan Estatuaren neurriz kanpoko jardueren biktimak dokumentuan, garai bi bereizi dituzte Espainiako Estatuaren neurrigabeko indarkeriaren erabileran. Batetik, frankismo garaiko eta trantsizio politikoan gertatutako kasuez mintzo dira; BAKen aburuz, indarkeria kasuak «batez ere» urte horietan gertatu ziren. Hala ere, taldeak dioenez, «ezin dezakete ahaztu gaur egun badirela torturak frogatzen dituzten epaiak, baita Espainiako Gobernuari tortura kasuak ikertzeko eskatzen dioten nazioarteko erakundeen txostenak ere». Era berean, babesa adierazi die poliziei: «Demokrazian barna segurtasun indarrek egin duten ekinbidea aintzat hartu dugu, baita txalotu ere. Horrek, alabaina, ez du esan nahi egindako bidegabekerien inguruan isilduko garenik».
Biktima mota desberdinak
Dokumentuan, biktimen arteko ñabardurak egiten dituzte, eta aitortze erak bilatu eta «sufrikario guztiak» errespetatu beharra dagoela diote. Hala ere, biktimak aitortu eta omentzeari dagokionez, zehaztu dute «biktima petoa» izan edo «biktima eta borreroa» izan ordain desberdina merezi dutela.
Testua erakundeetara bidaltzeko asmoa dute. Itziar Azpuru BAKeko Batzorde Iraunkorreko kideak zehaztu duenez, «Eusko Jaurlaritzako eta Legebiltzarreko dinamikak elkarrizketarako zabalik daude».
Biktimen arteko ñabardurak egin ditu BAKek kaleratu berri duen txostenean
«Estatuaren gehiegizko indarkeria» jasan duten biktimei buruz egiten du berba elkarteak bere azken testuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu