Biktimen eta damua agertutako presoen bilera gehiago egingo dira

Espainiako Gobernuaren «bergizartzeratze planaren» barruan egingo dira bilerak

Jesus Loza. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
ETAtik «urrundu» eta «damua» agertu duten presoen eta haiek eragindako biktimen arteko bilera gehiago egingo dira, atzo Espainiako Barne Ministerioak baieztatu zuenez. Mariano Raxoi gobernura iritsi zenetik eten egin ziren aurrez aurreko bilera horiek, baina orain berriro ekingo diete, Barne Ministerioak apirilean aurkeztutako Bergizarteratze Planean aipatzen diren «erreparaziorako hartu-emanen» barruan.

Hurrengo bi bilerak, dena den, Barne Ministerioaren plana baino lehenago damua adierazitako bi presoren eta haiek eragindako biktimen artekoak izango dira, Barne Ministerioaren arabera. Planaren arabera, presoak biktimei barkamena eskatzeko dira bilerak, baina biktimek beraiek eskatu behar dute biltzea. Lehen, damua erakutsitako presoek eskatzen zuten bilera.

Jaurlaritza, ados

Elkarbizitza eta memoriarako Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren mandatari Jesus Loza ados dago Barne Ministerioaren planarekin, haren ustez era horretako hartu-emanak «funtsezkoak direlako bergizarteratzearen pieza erabakigarri bat agerian uzteko: egindako mina onartzea eta biktimei barkamena eskatzea».

Lozak, dena den, uste du bilera eskaria presoak berak egin beharko lukeela eta ez biktimak, «logika hutsarengatik»: «Barkamena ez baitu biktimak eskatu behar, biktimak eragin dituenak baizik, eta biktimak barkamena emango dio edo ez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.