Bilatuenen zerrenda berritu du Poliziak
MADRIL. Espainiako Poliziak ETAkide bilatuenen zerrenda berritu du, zazpi pertsona gehiago sartuz. ETAk iazko urrian jarduera armatua behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik berritu gabe zuen zerrenda hori Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak ez bezala. Josu Urrutikoetxea, Iñaki de Juana, Igor Uriarte, Andoni Lariz, Nekane Txapartegi, Mikel Barrios eta Sabin Mendizabal sartu dituzte zerrenda horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu