Garraioa

Bilbobuseko autobusak geltokietatik kanpo geldituko dira gauez

Sexu erasoak saihesteko helburuarekin onartu du neurria Bilboko Udalak.

Bilbobuseko autobusak. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 25a
14:26
Entzun

EH Bilduko zinegotzi Bruno Zubizarretak proposatu du neurria, "segurtasuna bermatu eta sexu erasoak saihesteko" helburuarekin, eta udal talde guztien babesa jaso du. Proposamena berretsi egin behar dute oraindik.

Hala, gaueko zerbitzuetan bidaiariak geltoki artean gelditu ahal izango dira autobusetik, etxetik gertuago jaitsi ahal izateko. Baina hori ez da izan Bilbobuseko araudi berrian txertatu duten neurri bakarra.

Ganemos Goazen Bilbaok proposatuta, aurrerantzean animaliekin ere bidaiatu ahal izango da autobusetan. Horretaz gain, 6 urte baino gutxiagoko haurrek doan bidaiatu ahalko dute —neurria 2016an onartu zen, baina orain sartuko da indarrean—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.