Bilboko San Ignazio auzoko kiroldegiko sabaia erori egin da

Ez da inor zauritu, instalazioak itxita zeudela erori baita sabaia

Tenis eta padel pistak itxi dituzte. JAVIER ZORRILLA / EFE
2023ko maiatzaren 12a
10:33
Entzun

Bilboko San Ignazio auzoko kiroldegiaren sabaia erori egin da 07:00ak aldera; zehazki, tenis eta padel pistetako sabaia. Lekua itxita zegoenez, ez da inor zauritu. Bilboko Udala zer gertatu den ikertzen ari da. Juan Mari Aburto alkateak Euskadi Irratian adierazi du instalazio «nahiko berria» dela, eta, hortaz, zer gertatu den aztertu beharko dela.

Bilbo Kirolak erakundeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, sabaia erori den pistak itxita egonen dira, baina kiroldegiko gainerako zerbitzuak normal erabiltzen ahalko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.