Bilboko Udalak Kukutza gaztetxea eraisteko baimena sinatu duela jakinarazi dute gaztetxeko kideek. Baimen hori eraikinaren jabe Cabisa SA enpresaren esku dago une honetan, eta hari dagokio eraisteko lanak egitea. Eraikina hustu behar dute oraindik, eta epaileak hori egiteko agindua Ertzaintzari noiz emango zain daude. Behin hori gertatzen denean eraikina husteko lanak edozein unetan has daitekeela ohartarazi dute gaztetxeko ordezkariek.
Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea eraisteko baimena orain jaso berri duen arren, eraikin hori hesiekin ixteko ahalegina egin zuen Cabisa enpresak orain aste batzuk. Abuztuaren 2an egin zuten lehen saioa, baina auzoko bizilagunek zein gaztetxeko kideek galarazi zioten aurrera jarraitzea. Eraikinean egiten ari ziren zaharberritze lanak eragozteko saiotzat jo zuten neurria. Ordea, azkenean zaharberritze lanak egin zituzten abuztuak aurrera egin ahala.
Bilboko Udalak sinatu egin du Kukutza botatzeko baimena
Gaztetxeko kideek azaldu dute eraikina edozein unetan hustu dezaketela epaileak agindua eman orduko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu