genero indarkeria

Bilbon gizon bat atxilotu dute, bikotekidea jo duelakoan

2012ko ekainaren 12a
13:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, bikotekidea jo duelakoan. Emakumezkoa Basurtuko ospitalera eraman dute, zaurien ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dute Bilbo Zaharra auzoko kale batean izan dela ustezko erasoa, 02:00ak aldera. Bikotearen lagun bat ustezko erasoa saihesten saiatu da, iturri beraren arabera.

Emakumezkoak salatu duenez, sarri jasaten zituen bikotekidearen erasoak.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.