Bilbon okupatutako 'La Maison' etxebizitza hustu dute ertzainek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Bilboko Zazpikaleetako Dendarikalen dagoen La Maison izeneko etxebizitza okupatua hustu du Ertzaintzak. 2010. urteko udan okupatu zuten hainbat gaztek, eta atzo goizean hustu zuten poliziek. Bilboko Komantxe konpartsak adierazi duenez, hainbat gazteren «emantzipaziorako lekua» izan da etxe hori, okupazioak iraun duen ia bi urteetan, «merkatu barruan tokirik» ez duten gazteentzat. Konpartsak defendatu du ez dela zigortu behar hutsik dauden etxebizitzetara sartzea, eta gaineratu du Bilbon 17.000 etxe hutsik egotea izan beharko lukeela delitu. Elkarretaratze bat egin zuten atzo, 19:30ean, Dendarikaleko 30. atarian; hain zuzen, atzo hustutako etxearen sarreran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.