Bilbon polizia jazarpena jasaten ari direnei babesa adierazi diete

Bizkaiko hiriburuko eragile politiko, sindikal eta sozialetako hainbat ordezkarik polizia indarkeria salatu dute

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Bilboko eragile politiko, sindikal eta sozialetako dozenaka ordezkari elkartu ziren atzo, bertako hainbat bizilagun jasaten ari diren polizia jazarpena salatzeko, eta jazarpenaren biktima direnei babesa adierazteko. «Gaur salatu nahi dugu polizia erakundeek egiten dituzten jazarpenak, telefono bidezko mehatxuak, eguneko 24 orduetan jarraipenak, polizia kolaboraziorako eskaintzak, mehatxuak, erasoak eta kolpeak...», adierazi zuten.

Garai politiko berrian urrats «ausartak» beharko direla esan zuten, baina ohartarazi oraindik badirela «jokaleku berrira egokitu nahi ez dutenak eta antzinako errezetekin aritzen direnak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.